READek eta Telefónica I+Gk lankidetza-hitzarmena sinatu dute

READ_TELEFONICA_15

Telefónica I+Gk, Grupo Telefónica-ren I+G+Bn espezializatutako enpresak, eta READek (EIDE Espainiako Diseinu Elkarteen Sareak) lankidetzarako esparru-akordioa sinatu dute, proiektu eta ekimen bateratuetan lankidetzan aritzeko eta diseinu digitalaren zein produktu eta zerbitzuen arloko ezagutzak eta ikerketak trukatzeko.

Matadero Madrid Sorkuntza Garaikideko Zentroan egin den sinadura-ekitaldian, enpresa honetako User Experience (UX) laborategiko zuzendari Pamela Meadek eta READeko lehendakari Gelo Álvarezek parte hartu dute.

Hitzarmen horren bidez, Telefónica I+Gk eta READek jarduera-plan bat definitu eta bultzatzen dute, eta diseinua hartzen dute ardatz nagusitzat talentua eta sormena berrikuntza teknologikoarekin lotzeko. Lankidetza-prozesu horien negoziorako orientazioan ere jartzen du arreta akordio horrek. Hala, bi erakundeek arlo interesgarriei buruzko ikerketa eta azterlanak sustatzeko konpromisoa hartu dute, hala nola aplikazioen diseinua edo Smart Cities (hiri konektatuak).

Aurkezpen-ekitaldian, bi aldeak bat etorri ziren diseinua produktu teknologikoen garapenean sartzeak ROIri (inbertsioaren itzulera) egiten dion balio-ekarpena adieraztean, sormenak arrakastaren ekuazioan espazio protagonista duen ekonomiaren berehalako garapenean.

Gainera, Telefónica I+G eta READ lankidetzan arituko dira diseinuko ekitaldiak eta hainbat eskola eta unibertsitatetako programak sortzen eta horietan parte hartzen, hala nola Mondragon Unibertsitatea, Digipen edo Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, mintegi, hitzaldi, tailer, praktika, tutoretza, bisita eta workshopekin. Era berean, READeko kideek talentua sustatzeko Telefónica I+Gren diseinu-bekak eskuratzeko aukera izango dute.

Bai Telefónica I+G bai READ bat etorri ziren akordio hori Berrikuntza Sistema Nazionalerako aktiboa dela adieraztean, eta lankidetzan (Adimen kolektiboa) eta ezagutzaren kudeaketa eraginkorraren konpromisoan oinarrituta lan egiteko bokazioari erantzuten diola. Era berean, agerian uzten du berrikuntza, talentua eta sormena orainaldian elkarrekin landu beharreko elementuak direla, etorkizuna ziurtatzeko. Azken batean, akordioa bi erakundeen apustu irmoa da, eta itxaropen zabala du berrikuntzari eta sormenari dagokienez.

EIDE parte aktiboa izan da prozesu horretan, eta Brigitte Sauvagek ordezkatu du.

Informazio gehiago eta prentsa-oharra.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)