Nor da Nor: Brigitte Sauvage

Gaurkoan Nor da Nor-en…

foto-brigitte-sauvage-webBrigitte Sauvage, ADN DESIGN

Hitz egiguzu pixka batez zure ibilbide eta lanari buruz…

Interiorismoaren inguruan prestatu nintzen eta hartan egin nuen lana hasiera batean, hogeita hamar merkataritza-lokal baino gehiago diseinatzera heldu nintzen eta nire estudio propioa sortu nuen lankide batekin. Orduan nire heziketa berriz hastea erabaki nuen eta Londresera joan nintzen produktuaren diseinua ikastera, Bizkaiko Diputazioaren beka bati esker.

Nire itzulian, 1990ean, Carlos San José, Carlos Alonso-k eta nik industria-diseinu estudioa sortu genuen: “ADN Diseño Industrial”, gaur “ADN Design” dena; gure bilakaera eta gure nazioartekotzea islatzen duen izen-aldaketa hain zuzen ere. Kontsumo-produktuen diseinuan egiten dugu lan batez ere, nahiz eta azken hamarkada honetan era askotako proiektuei ekin diegun. Izan ere, horietako batzuek zerikusi handiagoa dute gure ezagutzak eta ikuspegiak hainbat arazotan aplikatzearekin, produktuaren diseinuarekin baino. Bestalde, beste diseinatzaile, etnografo, arkitekto eta abarrekin lan egiten saiatzen gara.

Nire aldetik, proiektuen buru izaten naiz eta haietan parte hartzen dut, batez ere gure nazioarteko jardueraren esparruan, eta tokiko ekimenetan ere parte hartzen dut diseinuaren inguruan, bai eta batzuetan mintegiak edo lantegiak eman ere, normalean pertsonen bizipenetan balioa sortzeari buruzkoak…, diseinuaren bidez, noski.

Noiz erabaki zenuen diseinatzaile izatea?

Beti gustatu izan zaizkit objektuak eta jendea ere interesatu zait; gainera, jakin-mina nuen, eta oso modu naturalean iritsi naiz diseinura. Artisautza gustatzen zitzaidan eta Parisko l’École Boullen izena ematea erabaki nuen. Espazioen diseinuari buruzko prestakuntza ere ematen zuten, eta hori izan zen diseinuaren filosofiarekin izan nuen lehen harremana. Guztiontzako mundu ‘ederragoa’ sortzen lan egiteak, teknologia gizatiartzeak… nire lana etorkizunera begira egongo zela eta eragin handiagoa izango zuela ere pentsatu nuen.

Zenbat denbora daramazu EIDE-bazkide bezala?

Bada, ez dakit, niri betidanik dela iruditzen zait… Beharbada 1990az geroztik.

Zelan laguntzen duzu elkartean?

Ez naiz inoiz bere kudeaketa-organoetako kide izan, ez dator guztiz bat nire izaerarekin. Hala ere, aktiboki hartu dut parte ekintza eta proiektuetan: Design Thursdays direlakoak, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan; READ-Telefónica ekimena; Bilbok Unescoren Hiri Sortzaileen Sarerako hautagaitza; Bilbon materialen liburutegi bat ezartzea, orain GT4_Prestakuntza…

Zein kanta, filma eta zein liburu gomendatuko zenituzke?

Ez diet gauza bera gomendatzen lagunei; beraz, zaila egiten zait, bat bakarrik gainera…

Liburu bat: ‘La felicidad paradójica’, Gilles Lipovetsky-ren hiperkontsumo-gizarteari buruzko saiakera bat, interesgarria iruditu zitzaidalako maila profesionalean eta pertsonalean, eta diseinatzaileengan pentsatzen etorri zaitelako burura.

Abesti bat ez, musikari bat: Bill Evans, edozein testuingurutan edo gogo-aldartetan entzun ahal dudalako.

Film bat: asko gustatzen zait azkenaldian egiten den zinema frantsesa, film adimentsuak eta atseginak, askotan sozialki konprometituak, espantu handirik gabeak. Michel Leclerc-en ‘Le nom des gens’, bat aukeratu behar delako eta oraindik irribarre egiten dudalako harengan pentsatzen dudanean.

Konta iezaguzu autorea izatea gustatuko litzaizukeen proiektu bat

Egia esan, asko egongo lirateke, eta hainbat irizpideren arabera. Nire ustez, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek edo pentsamenduaren bilakaerak gehiago liluratzen naute diseinuko edo arkitekturako gauzatzeek baino, apaltasun handienarekin esanda, nire kultura mugatua delako eta hanka-sartzeak niregan berezkoak.

Javier Vidorretak, aurreko elkarrizketatuak, galdera hau utzi zigun zuretzat: Nola ikusten duzu diseinuaren panorama datozen urteetan?

Erraz jarriko dut, John Brownlee-ren Co-Design (5 Design jobs that won’t exist in the future) artikulura zuzenduta. Artikulu horrek, tituluak dioenaren arren, desager daitezkeen espezialitateak identifikatzen ditu, eta, gainera, etikoki emulatuko diren lanbide-profil berriak zirriborratzen ditu. Ñabardura bat da “the informed opinions of people who get paid to think about the future”, baina ikasketa handietakoak dira, eta teknologikoki eta enpresatan aurreratuta dauden konpainientzat lan egiten dute.

Hausnarketa handirik gabe, gutxienez bi profil berri garrantzitsu falta direla esango nuke: hiri-espazioaren diseinatzailea, hiriekin lankidetzan arituko dena etorkizuneko erronkei aurre egiteko, biztanleekin eskala mikro, kale, auzo… batean lan eginez, eta diseinatzaile-artisaua, materialak ezagutzen dituena eta prozesu tradizionalak berriz interpretatzeko gai dena, batzuetan bere piezak editatzen dituena. Tokian-tokian, iruditzen zait diseinatzaileak gero eta gehiago integratuko direla enpresetan eta are erakundeetan ere, kasu honetan zerbitzuen edo erakundeen diseinatzaileetan.

Esan iezaguzu zein bazkide gustatuko litzaizukeen pixka bat gehiago ezagutzea, hurrengo Nor da Nor edizioan elkarrizketatzeko.

Miguel Zorraquino gehiago ezagutu nahiko nuke. Berari entzuteko aukera izan nuen Bilbao Tech Week saioan, eta gogoz geratu nintzen zirriborratu zuen gaietako batean sakontzeko.

Zer galdera gustatuko litzaizuke egitea Migueli?

Bere intuizioen eta mundu digitalaren eta fisikoaren arteko etorkizuneko harremanari buruz duen ikuspegiaren berri ematea gustatuko litzaidake.

ADN DESIGNek utzitako irudia.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)