Nor da Nor: Miguel Zorraquino

Gaurkoan Nor da Nor-en

ZORRAQUINO-ko Miguel Zorraquino

Hitz egiguzu zure ibilbidearen inguruan pixka bat…

Bokazioz-diseinugilea eta  natibo teknologia, oraindik 84ko nire lehen Mac-a gordeta daukat. Teknologia eta diseinuaren alderdi eta diziplina guztien zale amorratuatua naiz. 
Iruñeko Escuela de Artes Aplicadas y Oficios Artísticos ikastetxean batxiler artistikoa egin nuen eta  ondoren UPV/EHU-n Arte Ederretako fakultatean, diseinu grafikoan espezializatu nintzen. “Puntu com” burbuilaren garaian hainbat enpresa teknologikotan lan egin ondoren, 2001ean Zorraquino diseinu-estudioa sortzea erabaki nuen Branding-en, Berrikuntzan, Diseinuan eta UX-etan espezializatua. Gaur egun 13 profesionalez ostatutako talde multidiziplinala gara, diseinu estrategiko digitalak eta berrikuntzak bulkatuta.

Zein unetan erabaki zenuen diseinatzaile izango zinela?

Nire aitari esker nire bizitza betidanik egon da diseinuari eta teknologiari lotuta. 80ko hamarkadaren erdialdean  Macintosh 512K aurkitu nuen eta harekin diseinua esperimentatzen hasi nintzen teknologiaren bidez. Betidanik gustatu izan zait marrazketa eta 14 urterekin nire lehen marka grafikoa diseinatu nuen, oraindik gaur egun indarrean dirauena.

Zenbat denbora daramazu EIDE-ko bazkide izaten?

Urtebete.

Nola laguntzen duzu elkartean?

Estrategia eta ikusgarritasunaren taldearen parte naiz, nahiz eta ahal dudan guztian laguntzen saiatzen naizen.

Zer liburu, abesti eta film gomendatuko zenizkiguke?

Liburu bat:  John Maeda-ren “Las leyes de la simplicidad”, abesti bat: Augustus Pablo-ren ”This Song” eta  film bat: Jean-Pierre Jeunet-en y Marc Caro-ren “Delicatesen” .

Kontaiguzu egilea izatea gustatuko zitzaizunkeen proiektu bat.

Ez daukat horrelakorik, baina miresmen handia diot Airbnb-ren diseinu lanari eta erabiltzaileen bizipenei… UX-i dagokionez. Branding-ari dagokionez, berriz Moving Brands gustatzen zait, baina nire ustez eurak dira proiektua bera. Hau da, ez bakarrik egiten duten lana bakarrik, baizik eta empresaren kultura, prozesuak eta osatzen duten taldea ere bai.

Brigitte Sauvagek, azkenengo elkarrizketatuak, honako galdera hau utzi zigun zuretzat: Mundu digital eta mundu fisikoaren etorkizuneko erlazioari buruzko zure senaren eta ikuspuntuaren parte egin gaitzazun gustatuko litzaidake.

Mundu digitalaren eta fisikoaren arteko loturak geroz eta gehiago eta hobeagoak dira. Hala ere, nekez ohartuko garen aldaketa sakon bat gertatuko delakoan nago. Teknologia naturaltzat hartuko dugu, aurrekusgarriagoa izango da eta aurrea hartuko die gure gustuei, nahi dugu hori nahi dugunean eskainiz. Hau da, gure naturaren parte izango da erabiltzailearentzako  tresnarik errezena eta intuiziozkoaena bilakatu arte, ohartezin eta ikusezin izatera heltzeraino.  Inteligentzia artifiziala gure egunerokotasunaren parte izango da, bizitza erraztuko digu eta teknologia gutako bakoitzaren baitan sartzera ere heldu daiteke uneren batean. 

Esaiguzu zein bazkide gustatuko litzaizukeen apur bat gehiago ezagutzea, hurrengoko Nor da Nor-etik pasa dadin.

Eneko Muruzabal

Zein galdera gustatuko litzaizuke bazkide horri egitea?

Diseinuaren diziplina desberdinak geroz eta hurbilago daude: zerbitzuarena, produktuarena, markarena, esperientziarena… Mundu digitalak eta teknologikoak zein kargu daukatela uste duzu diseinuaren munduaren barruan?

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)