Marina Goñi

Gaur, Nor da Nor atalean…

foto-marina-goñi-webMarina Goñi, MARINA GOÑI ESTUDIOtik

Hitz egiguzu zure ibilbidearen inguruan pixka bat…

Diseinatzaile grafikoa naiz eta marken lanetan ibiltzen nahiz batez ere. Nire karrerako lehenego bi urteetatik interesatu izan zait identitate korporatiboa, horregatik Branding-eko masterra egitea erabaki nuen Bartzelonan,eta Madrilen kontsultoria handi batean egin nuen lan nire formazioa osatzeko. Orain dela sei urte t’erdi nire estudioa sortu nuen Getxon eta hanka puntetan jartzen banaiz itsasoa ikusten dut.

Asko gustatzen zait formakuntza eta asko disfrutatzen dut irakasten. Hau dela eta estudioko lana eta ekintzaileetzako eta profesionalentzako klaseak eta markei buruzko tailerrek uztartzen ditut.

Zein unetan erabaki zenuen diseinatzaile izango zinela?

Arte Ederretako bigarren urtean, lehenengo aldiz diseinuaren ikasgaia izan nuenean. Momentu horretan argi ikusi nuen. Denei deseinuaz hitz egiten nien, ezin izan nuen gaiari buruzko liburuak irakurtzeari utzi eta gogoratzen dut zelan nire familiakoei diskutso luzeak sartzen nizkiela diseinuaren gainean eta honen garrantziari buruz. Eta hori ez nekienean ezer!

Hamairu urte hauetan gauza asko gertatu dira, sineskortasuna eta erromantizismoa galdu ditut apur bat, baina ikasteko gogoak oraindik hor dihardute. Gaur egun ere jarraitzen dut diseinatzaile izan nahi dudala esaten.

Zenbat denbora daramazu EIDE-ko bazkide izaten?

EIDE-n urte t’erdi daroat.

Nola laguntzen duzu elkartean?

Ikusgarritasunaren taldean nago eta elkarteak bultzatzen dituen ekintzetan parte-hartzen ahalegintzen naiz. Gure taldearen barruan, pasa den urtean, Ate Irekien Jardunaldia eta Porfolio Night-a martxan jarri genituen, Bi Design Map-en parte-hartu dugu eta newsletterraren atzean ere bagaude. Ez du dedikazio larregi suposatzen eta atsegingarria da ikustea nola apurka-apurka gauzak ateratzen joaten diren. Hau dela eta bazkide guztiak animatzen ditut lan-talde batean izena ematera.

Zer liburu, abesti eta film gomendatuko zenizkiguke?

Liburuek zoratu egiten naute, asko dauzkat eta eskuetara erortzen zaizkidan guztiak irakurtzen ditut. Nobeletatik, liburu teknikoetatik edo saiakeretatik aparte, hazkuntza pertsonalen liburuen egoezina daukat (ez autolaguntzenena, kar kar), hau dela eta lagun batek gomendatu zidan liburu batetaz hitz egingo dizuet: ‘Txinpantzearen paradoxa’. Ingelesez esan zidan ‘The chimp paradox’ eta jakina belarrira hobeto egiten zidan… baina beno hori beste gai bat da. Oso liburu interesgarria da, denok gizaki bat eta txinpantze bat dauzkagula gure buruan azaltzen du eta nola eta noiz bakoitzak jarduten duten azaltzen du. Besteak beste txinpantzea nola kontrolatu behar dugun irakasten digu. Horregatik denoi gomendatzen dizuet, izan ere diseinatzaileok askotan pasio pekatuetan eta oldartsuetan jausten baigara.

Abestiren bat gomendatuko nizueke baina, ezagutzen nauten guztiek dakiten legez, ez daukat musikarako irizpiderik eta gehien maite nautenek esaten dutenez, gustu negargarria daukat. Horregatik nahi duzuena entzuteko esango dizuet. Hori bai, nahi duzuena baina ozen. Jarri ezazue bolumen horretan non zuen gorputzak mugitzeko esatuko dizuen edota negar egin, salto egin edo abestu.

Zinema gustatzen zait, ez naiz inolaz ere aditua, baina gustatzen zait. Orain dela urte asko erabaki nuen pelikula gustokoena eduki behar nuela. Kolore gustukoena (berdea) eduki behar dugun bezala, edo aterki bat, ospitaleko kamisoia edo garagardoak hozkailuan. Hau dela eta nire erabakiari leial izango naiz eta ‘Printzesa emaztegaia‘ (The Princess Bride ) gomendatuko dizuet. Oraindik ere oso gustuko dudalako, dena buruz dakidalako, nire neba-arrebekin hau behin eta berriz ikusten gogorarazten didalako, nire lehenengo DVD-a izan zelako eta filmeko agerraldi batzuk, Max mirarigilearena eta honen emaztearena adibidez, urrea balio dutelako.

Kontaiguzu egilea izatea gustatuko zitzaizunkeen proiektu bat.

Proiektu xume eta bistakoak diren horietako bat aukeratuko nuke. Braun marka eta hau nola bilakatu den hainbeste produkturen, pieza korporatiboren eta komunikabideen kontzeptu, miresgarria deritzot.

Zein lekutan, eta ez naiz bakarrik leku fisikoetaz ari, aurkitzen duzu zure inspirazioa, zeintzuk dira iturri horiek?

Uste dut egirik badagoela erabilia den esaldi honetatik “edononik aurki daiteke: pelikula bat ikusten, ibiltzen…”

Baina orain dela gutxi leku bat aurkitu nuen, ez da leku bat, inspirazio momentu asko ematen ari zaidana: kopilotuko lehiatila. Kontzentratzen laguntzen didan eta urrutira eramaten nauen zerbait dago  arin igarotzen diren paisaia horietan. Gauza on bezala ibilbideak motz egiten zaizkit, txar bezala, berriz gidariak ez daukala kopilotu berbatirik.

Esaiguzu zein bazkide gustatuko litzaizukeen apur bat gehiago ezagutzea, hurrengoko Nor da Nor-etik pasa dadin.

Javier Vidorreta gustatuko litzaidake, ez dudalako pertsonalki ezaguztzen baina sumartzen dut asko daukala emateko.

Zein galdera egingo zenioke Javierri?

Ea zein izan den deseinatzaile moduan egin duen okerrik handiena galdetuko nioke.

Maria Goñi Estudiok utzitako irudia.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)