KSI Berritzaile 2017

Eusko Jaurlaritzak pasa den irailaren 22an KSI Berritzaile 2017 programa aurkeztu zuen.  Berrikuntzaren programa, Kultura eta Sormen Industien alorreko enpresei zuzenduta dago, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortzeko eta garatzeko helburuarekin,  hiru jarduera-ardatzetan:

  • Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa*/ Produktu eta zerbitzu berritzaileak.
  • Antolamendu ereduaren berrikuntza/ Kudeaketa aurreratu baten ereduarentzako diagnostikoa.
  • Enpresen finantza-gaikuntza / Finantza-kudeaketa hobeago batentzako diagnosia.

Egitasmoa hau, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren; Lehendakaritzaren; eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko elkarlanaren fruitua da, ZTIEP-en testuinguruan kokatzen da eta bere ebaluazio eta jarraipena, Kultura eta Sormen Industrien  Pilotaje Taldearen bitartez egingo da.

Egitasmoaren ardatzen garapenean parte hartuko duten erakundeak ondorengoak dira: Tecnalia, IK4-Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque.

Gainontzeko KSI-ko erakunde sektorialak bezalaxe, gure erakundea programaren Nodo bideratzaile arituko da, Diseinuaren sektorearentzako ( produktu diseinuarentzako, diseinu grafikoarentzako, bernealdearen diseinuarentzako…). Hau dela eta, denok animatzen zaituztegu parte hartzera, zuen lanak aurkeztuz eta egoki iruditzen zaizkizuen kontsultak eginez.  Benicio Aguerrea (koordinatzailea) da kontakturako pertsona.

Lanak aurkezteko epea 2017ko urriaren 20-an amaituko da.

Informazio gehiago aurkitzeko, data garrantzitsuak bilatzeko, inprimakiak jaisteko, etab.. gure web orrialdera jo dezakezue (www.ksiberritzaile.eus) edota Manex Torrealdairekin harremanetan jar zaitezkete (mtorrealdai@siadeco.eus).

(*) Jakiteko zeintzuk zentro teknologiko gaitu diren ate irekietarako: 09/26 Tecnalia (Derio); 09/28Tecnalia (Miñano); 09/27 (arratsaldez) Vicomtech-IK4 (Donostia); 09/ 29 (goizez) Vicomtech-IK4 (Donostia).

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)