Laugarren EGURTEK Sariak

EGURTEK 2018k, arkitektura eta diseinu-lanak saritzearren, hurrengo bost kategoriak izango ditu: “Eraikuntza”, “Argitaratzea”, “Produktuaren diseinua”, “Tokiko zura (Basque Quality)” eta “Barne-diseinua”. Ondorioz, sari-banaketa hauen laugarren edizioak kategoria berri bat izango du, barne-espazioetan planta berriko, berritze-lan edo birgaitze-lan onenak saritzeko, eta baita arkitektoek, arkitekto teknikoek, dekoratzaileek edo interioristek aldi baterako egiten dituzten muntaiak saritzeko.

Aurreinskripzio fasearen ondoren, lehiaketa honek proposamenak aurkezteko epea irekiko du. Epea 2018ko apirilaren 25ean bukatuko da. Jasotako lanak epaimahai batek baloratuko ditu, eta hauek osatuko dute: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Baskegur-Euskadiko Zuraren Elkartea, DPA Arquitectura, Arrokabe Arquitectos (2016ko Eraikuntza Sariaren irabazleak), Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council, el Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala eta EIDE-Euskal Diseinuaren Elkartea.

Irabazleen berri ofizialki eman ondoren, ekainaren 8ko prentsaurrekoan, sari-banaketa EGURTEKen bertan egingo da, urriaren 19an. Sariek paper garrantzitsua dute foro honetan zura erabiltzeko sentsibilizaziorekiko. 2016. urteako irabazleak hurrengoak izan ziren: Arrokabe Arquitectos enpresak “Eraikuntza” kategorian, Construcción, Disaro arkitekto eta diseinatzaileak zuraren diseinuaren kategorian, Lekuona Arquitectura tokiko zuran (Basque Quality) eta Arquitectura y Madera de Esinal Ediciones aldizkariak argitaratzeen kategoria irabazi zuen.

2012an hasi zirenetik, Bilbao Exhibition Centrek eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin, zurezko arkitektura-lan nabarmenenak saritu nahi izan dituzte, bi helbururekin. Alde batetik, material hori profesionalen artean erabiltzeari buruzko eztabaida bultzatzeko, eta, bestetik, esparru horretan munduko hainbat herrialdetan garatutako esperientziak gizartearen aurrean ikusgai jartzeko.

Hemen klikatu promozio bideo ikusi ahal izateko.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)