Giza Eskubideei Begiradak

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena dela eta EIDE eta UPV/EHU diseinu grafikoaren bidez gizarte-kontzientziari buruzko proiektu batean lanean gabiltza: Giza eskudibeei begiradak / Miradas a los Derechos Humanos. Irmoki sinesten dugu diseinuak daukan eta eduki behar duen egitekoa gure gizartean, honenbestez harremanetan jarri gara EIDE-ko eta DIGA-ko (Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea) diseinatzaile guztiekin proiektu motibatzaile honetara gonbidatzeko.

Zertan datza deialdi hau?

Zoriz grafiko diseinatzaile bakoitzari Adierazpenenko hogeita hamar artikuluetatik bat egokitu zaio, hau interpretatuko duen kartel bat diseina dezan. Aurkeztutako kartel guztiak D Week 2017-an aurkeztuko diren erakusteka ibiltari eta liburu baten parte izango dira. Honenbestez hasiera emango zaio 2017-2018-an zehar burutuko diren ekintza desberdinei oihartzun eta ikuspen handiagoa emanez.

Zeintzuk dira helburuak?

Euskal diseinu grafikoari ikusgaitasuna eman nahi diogu, gure gizartean duen egitekoa eta  elarazteko, kontzientziatzeko  eta motibatzeko daukan gaitasuna ezagutzera emateko. EIDE-ko eta DIGA-ko diseinatzaile grafikoei ikusgaitasuna eman nahi diegu; talde garrantzitsua dela erakutsi nahi dugu; existitzen dela eta parte hartzen duela; eta gogora ekarri nahi dugu  orain dela 70 urte Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatu zela eta zoritxarrez ez ditugula horietako asko errespetatzen.

Bai EIDE eta baita UPV/EHU, DIGA eta tartean sartuta dauden erakunde publikoak pozarren gaude ekimen honekin. Lanean dihardugu ahalik eta ikusgaitasun handiena eduki dezan. Ez bakarrik erakusketa eta katalogoaren bidez, kaleetan, espazio kulturaletan eta museoetan edo prentsan ere bai. Baina batez ere bi erakundeetako profesionalik onenak dauzkagula esan beharra dago, izan ere eurak gabe ez litzateke proiektu hau posible izango.

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)