Begihandi Kronika #04 Gasteiz

Pasaden Maiatzaren 3an EIDEk, Begihandi EIDE Design Cluben laugarren edizioa antolatu zuen. Oraingo honetan Gasteiz izan zen hautatutako hiria. Edizio honekin, ekitaldi hau Euskal Autonomia-Erkidegoaren hiru hiriburuetan antolatu dugu. Ekitaldia Arabako Diseinu Astearen programazioaren parte izan zen eta Diga-rekin kolaboraziorekin, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartearekin egin genuen bat.

Ohikoa denez gero, sarrera labur batekin hasi genuen, EIDE aurkeztuz. Gero Nerea Lekuonak Zas Kulturari buruz hitz egin zigun, Begihandi ospatu zen lekuari buruz hani zuzen ere. Gasteizeko artistez osatutako talde batek kudeatzen du leku hau eta astero programazio interesgarri bat plazaratzen dute. Gainera, era guztiatako kolaborazioetarako prest daude.

Lehen erakusketan, Virginia Lekuonak poesia bisuala kontzeptuaren interpretazioa azaldu zigun bere lan berriaren adibide anitzen bidez. Bere proposamena esanahi bikoitzekin eta umorearekin jolastea zen, eta  publikoaretzat oso dibertigarria izan zen. Jorge Salvador izan zen bigarrena hitz egiten. Honen hitzaldia, bere lanaren bidez, publizitate-diseinuaren azken 10 urtetako bilakaeraren berrikusketa izan zen. Bere pieza fotografiko eta ikus-entzunezko selekzioak azaldu zizkigun, bai eta euren prozesu sortzailea ere,eta bere kalitateagatik eta originaltasunagatik ustekabean harrapatu gintuen. Hirugarren erakusketa Víctor Santosen kontura izan zen, gaur egun Amerikako merkaturako idazten eta marrazten dituen komikiei buruz. Honetan narratibaren arteari buruzko bere interesak publikoarekin partekatu zituen. Horretarako, arte sekuentzialan adituak direnen lanen selekzio bat erakutsi zigun. Gehiagoren jakin-minarekin geratu ginen.

30 pertsona inguru etorri ziren eta giro ona izan genuen. Zas Kulturreko jendeak ahalbideratu zuen guztiak gustura egotea eta Digarekiko kolaborazio esperientzia oso positiboa izan zen. Horrela, argi dago Gasteizen ospatutako hurrengo Begihandiak arrakastatsuak izango direla. Bostgarren Begihandian elkar ikusiko dugu!!

*BEGIHANDI#04: Ane Irizarren irudi grafikoa.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)