Prestik’12 Azoka

Azaroaren 5ean eta 6an Prestik’12 Gazte Enpleguaren Azoka egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuen, BBK-Fundazioaren babesarekin. Gazteentzako azoka honek Bizkaian dauden enplegu, ekimen eta prestakuntza programak ezagutarazi nahi zituen.

Hirugarren edizio honetan, EIDE stand batekin egon zen Bizkaia Creativa-ko Gunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Sortzailea —Basquegame, Eiken eta Bizkaiko Moda Bizkaia— programak babestutako sorkuntza-industrien beste sektoreetako ordezkariekin batera. Gure presentziaren helburua izan zen gazteei gure bazkideen esperientzia profesionala erakustea eta esperientzia horrek profesionalki orientatzeko balio izatea.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)