Euskadiko Diseinugileen Elkarteak, EIDE-k, lehen elkarrizketa antolatu du enpresekin

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak, EIDE-k, lehen elkarrizketa antolatu du enpresekin.

Artechek, Baquék, Bellotak, Kaikuk, Maierrek, ONAk eta Orbeak euren ikuspuntua eman zuten diseinuaren balioari buruz, konkretuki diseinuak enpresen berrikuntza-estrategietan duen rolaren inguruan.

Pasa den martxoaren 1an EIDE-k, BEAZ-en egoitzan, enpresen arteko lehen elkarrizketa antolatu zuen, Basque Design Industries-en barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Programa Bizkaia Creativa 2016-en barruan dagoenean. Proiektu honen helburua euskal enpresen diseinua estrategikoki kokatzea eta EIDE euskal diseinuaren egituratzaile gisa jartzea da.

 

Euskadiko diseinuaren “azalpena” Tecnunen, Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen eta EHU-ren eta Nafarroako Unibertsitatearen eskutik egin ondoren, EIDE-k zazpi enpresa erreferenteetako arduradunak bildu zituen —Arteche, Baqué, Bellota, Kaiku, Maier, ONA eta Orbeako arduradunak— diseinuaren sektoreari buruzko iritzia jakiteko: diseinua estrategietan eta empresa prozesuetan nola sartzen duten jakiteko, diseinuari lotutako agenteen sare bat sortzeko Euskadin (enpresak, prefesionalak, unibertsitateak, instituzioak etab.) eta euskal diseinuaren nazioarteko jarrera-hartzea berrikuntzan eta lehiakortasunean hobetzeko.

Nola erabiltzen duten diseinua haien prozesuetan, nola ikusten eta lan egiten duten diseinugile euskaldunekin, zein aspektuk funtzionatzen duen eta zein hobetu behar diren sektorearen barruan, diseinatzailearen espezializazioa nola hartzen duten kontuan, eta EIDE euskal diseinuaren eragile bihurtzea nola lortu. Hauek izan ziren lan-talde honetan eztabaidatu ziren gaietako batzuk. Hiru orduren buruan, bai enpresaren arduradunak eta EIDE-ren lan taldeak egiaztatu zuten zegoen interesa eta beharra enpresa berriekin jarraitzeko eta bilera berriekin jarraitzeko, modu horretan, diseinuaren ekosistema berri bat bultzatzeko, eta ez soilik diseinu grafikoan, produktuetan edota espazio edo zerbitzuetan, baizik eta diseinu estrategikoan, hasieratik berrikuntza estrategietan parte hartzen, balio katearen funtsezko zati bat bezala.

Enpresekin izandako lehen elkarrizketa honek hasiera puntu garrantzitsu bat suposatzen du Euskadiko Diseinugileen Elkartearentzako. Bileran egon ziren lagun guztiek diseinuarekin zerikusia duten eragile berriak bultzatzeko konpromezua hartu zuten, eta jadanik kontaktuan jarri dira agente eta enpresa berriekin, hala nola, Irizarrekinn CIE Automotivekin, Oronarekin, etab. Modu berean, Euskadiko diseinuari dagokion ekosistema bat bermatzen duen masa kritikoaren belaunaldia onartzeko konpromezua hartu dute.

EIDE-k bestalde, topaketa berriak sustatzeaz gain, unibertsitateekin, instituzioekin eta cluster-ekin lanean jarraituko du eta edozein sektoretako enpresekin ekintza zehatzak egingo ditu. Hau elkartearen konpromezu sendoa izan da Euskadiko diseinuaren sektorea sustatzen eta hobetzen jarraitzeko.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)