EIDE-ko Bazkide Profesionalek, Elkarteak berez eskaini ditzakeen zerbitzuez gain, beste batzuekin lortutako akordioen ondoriozko zerbitzuez ere gozatu ahal izango dute.

  • EIDE-ren bazkide izaera erabiltzea, Elkartearen logotipoa sartuz bidezkotzak iruditzen zaizkien euskarrietan.
  • Elkartearen web gunean presentzia izatea, Bazkide Profesionalak izeneko atalean zein blogeko albisteetan ere.
  • Deialdiei, laguntzei, ekitaldiei… buruzko informazioa jasotzea.

Akordioak beste batzuekin:

  • EIDE-k hitzarmena sinatu du duela denbora gutxi Banco SabadellGuipuzcoano erakundearekin. Hitzarmen horren bitartez Elkartea Elkargo profesionalarekin parekatzen da eta, ondorioz, bertako kideek lehentasunezko baldintzak izango dituzte finantza produktu eta zerbitzu anitzetan, urteko kuotaren %10eko beherapena barne. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
  • EIDE akordio batera heldu da web ostatu zerbitzuak hornitzen dituen Hostaliarekin, baldintza bereziak elkarteko bazkideei zabaltzeko. Gehiago jakin nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.
  • Akordio berezi horiez gain, EIDE-ko bazkideek baldintza bereziak dituzte hainbat erakundek antolatutako ekitaldietan, ikastaroetan edo tailerretan: Mondragon Unibertsitatea, Creativity Zentrum, Bilbao Design Academy, READ, Selected Graphic Design from Europe, DIMAD, etab.