EIDE Summer Fest 2015

Eide-Summer-Fest_2

Uztailaren 23an, ostegunean, EIDEko bazkideek topaketa informal bat ospatuko dugu Bilboko Ensanche Eraikinean kurtsoa agurtu eta oporretan pentsatzen hasteko. Azken hilabeteetan izan dugun bazkide berri kopuru garrantzitsua dela eta, hirurogeita hiru gara dagoeneko, Summer Fest hau ospatzea erarik onena dirudi pertsonalki elkar ezagutu gaitezen, bakoitzak zer egiten duen jakin dezagun eta interes eta proiektuak elkarbanatu ditzagun. 19:00etatik 22:00etara hizketan, jolasean, zeozer hartzen, gure artean ezagutzen eta, nola ez, ederto pasatzen ibiliko gara. Itxaroten zaituztegu.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)