EIDE Basque Design Industries. Euskal Diseinuaren Ekosistema baterantz

Pasa den urriaren 5ean,  Bilboko Euskalduna Jauregian EIDE Basque Design Industries topaketa antolatu genuen . Ekimen honen bidez diseinuaren inguruko eragileak batzen dituen lan bat sortu nahi izan genuen, diseinua enpresen estrategia berritzaileetan sartzeko eta euskal diseinuaren posizionamentu internazionala berrikuntzan eta lehiakortasunean hobetzeko .

Topaketa honekin lehenengo zatia itxi genuen, Euskadiko eta Nafarroako unibertsitateen eta beste hainbat enpresen  laguntzaz. Hauetaz aparte, hasieratik jaso genuen elkartasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

Aldi hau ixteaz gain, jardunaldi honekin erronka berrien eta aktoren berrien etapa bat ere zabaldu genuen. Horregatik, ehun bat enpresa, erakunde, teknologia zentro, agente sektorial eta diseinatzaile batu zituen euskal diseinuaren ekosistema bat sortzeko beharko diren pausuetaz  hausnartzeko eta erabakiak hartzeko.  Hau euskal diseinuarentzako une garrantzitsu bat izen zen, izan ere lehendabizko aldiz agente guzti hauek batu ziren Euskadiko diseinuaren inguruan lan egiteko.

Jardunaldi honetan diseinuak berrikuntzaren estrategietan eta herrialdeko kulturan daukan papelari buruz hitz egin zen. Honetaz aparte ekosistema bat sortzeko egin beharrekoak antolatu ziren.  EIDE-ko kideon esku-hartzearen ondoren, Roberto San Salvadorrek – Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien fakultateko Katedradunak eta Deusto Cities Lab Katedra-ko Zuzendariak– parte hartu zuen,  Unibertsitateak daukan diseinuaren ekosistemari buruzko ikuspuntua azaltzeko. Ibon Mirandak berriz, I+D+I-ko Zuzendariak eta Maierreko Negozio Berrietako Zuzendariak– diseinuak bere enpresan nolako garrantzia daukab azaldu zuen.

Azkenik, workshop bat egin zen agente guztiekin, bakarka eta taldeka  ekosistemari, helburuei, lanari eta diseinuaren ekosistema sortzeko behar diren pasuetaz pentsarazteko. Workshop-etik ateratako ondorioek esago digute noruntz joan.

Jardunaldi hau EIDE-ko kideontzako gure agente dinamizatzaile eta Euskadiko eta Nafarroako diseinuaren gidari izateko estrategiaren abiatze puntu garratzitsu bat izan zen. Topaketa berriekin laguntzeaz gain, lanean jarraituko dugu unibertsitateekin, enpresekin eta erakundeekin euskal diseinuaren ekosistema eraikitzeko. Lehiakortasuna eta berrikuntza eman nahi dizkiogu sektoreari eta euskal industriari.

 

Ekitaldiko bideoak ikusi

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)