Kronika Begihandi #05 Donostia

 

Joan den maiatzaren 25ean Donostian, EIDE BEGIHANDI #05eko bosgarren edizioa ospatu genuen. Berriz ere deialdi honek izugarrizko arrakasta izan zuen , 45 lagun baino gehiago egon ginen.

Lehenengo aurkezpena Lanzagorta Estudioko, José Luis Lanzagorta-ren eskutik izan zen. José Luis-ek, Nashville-raino (Estatu Batuetaraino) eramana gintuen, Hatch inprentara, non duela gutxi lan egonaldi bat egin zuen. Inprenta hau funtzionamenduan dabil 1879. urteaz geroztik. Oso estilo ezaguterrazak diren egur itxurako lanak egiten dira inprenta honetan. Gero Silvia Ceñal Design Studio-ko Silvia Ceñal-ek hartu zuen hitza. Honek bere lanean iradokitzen dituen gaza horiei buruzko ibilbide zehatza egin zuen: joskintza, xehetasun txikiak, koloreak. Izugarrizko gozamena izan zen ikustea nola bere eguneroko behaketetatik   merkaturatuko diren produktuak sortu direla jakitea. Azkenik Arquimaña-ko Raquel Ares eta Iñaki Albistur entzuteko aukera izan genuen. Euren esperientziak kontatu zizkiguten estudio eta arkitektura-lantegi bezala. Hauen eskutik munduko beste tailer batzuk ezagutu ahal izan genituen. Biak ere artisau-lan digitalaren kontzeptua miatzen dabiltza eta auto ekoizpenagatik apustu egiten dute.

Erakusketen ondoren, ohikoa den bezala, oso giro lasaia sortu zen. Publikoaren gehiengoa hizlariekin eta gainerako laguntzaileekin hizketan gelditu ziren.  El Andrén Café Teatro-ri eskerrak ematen dizkiogu kolaborazioagatik eta antolamendu ona gatik, BEGIHANDI berriz ere Donostian arrakastatsua izaten laguntzea gatik. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ane Irizarri ere irudi grafikoaren diseinuagatik.

Hurrengo geldialdia: Iruñea, ekainaren 15ean.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)