Chilera egindako Aztertze Misioko ondorioak

 

IMG_1769_baja

Maiatzaren lehen astean zehar Chilera eginiko “Chile Amerikarako Atea” Aztertze Misioaren ostean, orain laburbiltzeko eta bertan izandako bileretan ezaguturiko pertsonekin kontaktua mantentzeko txanda heldu zaigu.

EIDE-k antolatuta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2014ko Kooperazio Programaren barnean, hurrengo partaidetza izan du: Jon Abad (ABAD Diseño y Arquitectura), José Ignacio Aguirre (KLAP / SMOTION), Diego Garteiz (DGM Arquitectos), Adrián Larripa (Larripa Studio), Pablo Laskurain (LKS Diara Design) y Carlos San José (ADN DESIGN).

EIDE-rentzat gauzak joan behar ziren modura atera dira, ez soilik Santiagon eta Concepcionen izandako batzarren kalitatearen ondorioz —Infyde-k egindako lanari eta parte hartu duten enpresa batzuen gestioei esker—, baizik eta jaso dugun ongietorri beroagatik, gure presentziak piztu duen interesagatik esparru profesional, unibertsitario eta instituzionaletan —Diseinu, Berrikuntza eta Ekintzailetzarekin erlazionaturik—, eta elkartearentzat eta bere enpresentzat zenbait lankidetza proiektu sortuko direlaren aurreikuspenagatik.

Garrantzitsua da ere nabarmentzea Misioko parte-hartzaile guztien artean izandako erlazio onak, enpresekin edota erakunde eta organimo publiko zein pribatuekin izandako  batzar edo aurkezpenetara talde moduan aurkezterako orduan gauzak erraztu duela. Hasiera batean proiektu honen helburua kooperazioan oinarrituriko internazionalizazioa bazen, hau da, sektore oso baten irudia ematea eta ez soilik enpresa multzo batena, eta hauen arteko elkarlana ahalbidetzea proiekturen batean, esan daiteke helburu hau bete dela.

Azkenik, bidezkoa da aipatzea Infyde-k eginiko lana oso baliagarria izan dela —bidaia baino lehen,  bidaian zehar eta ondoren— eta honek Bizkaiko Metalaren Enpresen Federazioarekin (FVEM) duen lotura, 2014ko Kooperazio Programa berdinaren barnean ere Chilera Misio Komertzial bat aurrera eraman duenak gurearekin batera, hainbat esparrutan eta organismo ezberdinen aurrean elkarrekin aurkezteko aukera eman digunak, bai Santiagon zein Concepcionen, bertako komunikabide batzuk batu zuten moduan.

Hurrengo pausoa urteko azken hiruhilabetekorako Alderantzizko Misio Komertzial bat antolatzea izango da, Chilen ezagututako eta hona etortzeko haien interesa  aurkeztu zuten pertsona batzuk Euskadira ekartzeko intentzioarekin, eta horrela dagoeneko Chiletik jaso ditugun lankidetza akordio batzuk  burutzeko aprobetxatu.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)