CHILE Amerikarako Atea

Prueba_LogoPequeño_V02

Datorren larunbatean maiatzak 2, hainbat diseinu eta arkitektura estudiok parte hartuko dute gure elkarteak Txilera antolatutako Merkataritza-azterketa misioan (Chile Amerikarako Atea), Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoaren Sailak abiatzen duen 2014ko Lankidetza Programaren barne.

Santiagoko Metropoli Eskualdearen eta Biobioko Eskualdearen artean igaroko dute aste bat ABAD DISEÑO, ADN DESIGN, AGM ARQUITECTOS, KLAP, LARRIPA STUDIO eta LKS DIARA DESIGN-ek, EIDE-ko koordinatzaile den Benicio Aguerrea eta INFYDE aholkularitza agentziak lagunduta, azken hau izanik enpresen eta elkartearen agendak prestatu dituena. Bertan Txileko Gobernuko Kultura eta Arteen Kontseilu Nazionalarekin, Santiagoko Eskualde Gobernuaren Plangintza eta Garapeneko arduradunekin, Corfo-rekin, Club de la Innovación de Chile-rekin, Innova Biobío-rekin, Unibertsitateekin, Barrio Italia-ko eta IF Chile-ko arduradunekin, eskualdeetako industria sortzaileen arduradunekin, Chile Diseño elkarteko diseinugileekin, profesionalekin, eta abarrekin bilduko dira.

Misioaren helburuaK hurrengoak dira: Txileko merkatua ezagutzea, diseinuak hango sektore ezberdinetan zelako eragina duen eta beste sektore batzuetan gehitu daitekeen aztertzea, bertako instituzio eta erakundeekin diseinuaren inguruko sustapen eta laguntza esperientziak elkarbanatzea, eta bertako enpresa eta diseinugileekin batera lankidetza eremuen azterketa bat egitea.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)