BEGIHANDI Eide Design Night

BehiaundiBanner460x305

Begihandi Eide Design Night diseinua eta sormena maite duten guztientzako topagunea da. Doako ekitaldi ireki honetan erreferentziako profesionalek beren lanean zerk inspiratzen dien azalduko digute. Esperientzia handiko pertsonengana hurbiltzeko eta sormen-estimulu berriak aurkitzeko aukera ezinhobea izango da.

Lehenengo edizio hau Donostian izango da, apirilak 27an, World Communication Design Day-arekin bat eginez, eta Donostiako Keler egoitzan (Ramón María Lili, 2) egingo da arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak arte. Parte hartzaileak oraingo honetan hauek izango dira:

  • Elena Odriozola. Ilustratzailea.
  • Marisol Ruiz. Move Branding.
  • Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizaso. Iratzoki-Lizaso Studio

Aurkezpenen ondoren solasean aritzeko eta Kelerrek oparitutako garagardoaz gozatuz ondo pasatzeko denbora egongo da. Denak gonbidatuta zaudete egun hau gurekin ospatzera. Animatu eta mesedez, zuen bertaratzea berretsi.

 

Eventbrite - BEGIHANDI Eide Design Night

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)