BEGIHANDI EIDE Design Club #12 Bilbao

begihandi #12 bilbao eide design clubBegihandiren edizio berria badator. EIDEk (Euskadiko eta Nafarroako Diseinugileen  Elkarteak) antolatzen duen doako bilera irekia da. Diseinu eta kreatibitate esparruko profesionalak elkartzen dituen bileran datza, non bertaratutako publikoari haien lan prozesua eta inspirazio iturriak nondik datozen azaltzen dieten. Ideia berriekin harrituta geratzeko eta bertako elkarteekin batzeko aukera paregabea da hau.

Begihandiren hamabigarren edizioa Bilbon ospatuko da,  Uribitarte 3 pasealekua aurkitzen den Dock Bilbao espazioan.  Datorren ostegunean, ekainaren 21ean izango da, 19:00etatik 21:00etara. Parte-hartzaileak hauek izango dira:

Badakizuenez, Begihandi Donostian, Gazteizen eta Iruñean ere ospatzen da. Aurten, jardunaldiak hedatzen laguntzeko asmoz Postwall-en babesa izango dugu, posterren agenda kulturala mugikorrentzako eskuragarri.  Ohi bezala, aurkezpenen ostean hizketan geratzera edota arratsalde atsegin bat igarotzera gonbidatzen zaituztegu. Anima zaitezte eta asistentzia konfirmatu.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)