Kronika Begihandi #06 Iruñean

 

Pasa den ekainaren 15ean EIDE-ren eskutik BEGIHANDI-ren edizio berria antolatu genuen, oraingoan Iruñean. Lehenengo aldia izan da hiri honetan eta oso pozik gaude edukitako esperientziarekin. Fab Lab Coworking aukeratu genuen lekutzat eta eskerrak eman beharrean gaude bertako arduradunei emandako ongietorriagatik eta hasieratik gauzak errazteagatik. Guztira hogeita hamar bat pertsona bildu ginen. Giro ezin hobea zegoen erakusketekin eta hitzaldiekin eta ondorengo jakiekin eta garagardo freskoarekin.

Betiko ongietorria eta gero Luis Arrieta izan zen lehenengoa hitzegiten. Fab Lab Coworking-eko sortzaileetako bat izateaz gain dinamizatzailea ere bada. Besta gauza batzuen artean batera egiten ditu ingeneritza eta ikus-entzuneko lanak. Egiten duen hau “ingeneritza kreatiboa” kontzeptuaz izendatzea gustatzen zaio eta beste negozio batzuetako taktikak gure lan profesionalean ezartzera bultzatu gintuen, konpetentziatik desberdintzeko. Berak erabili du industria eta nekazaritzako nabeen konfiguratzailearekin.

Bigarren erakusketa Mireya Martín Larumberen eskutik izan zen. Honen jarduera profesionala hezkuntzaren eta arte garaikidearen artean jarduten da. Bere etorriaren eta loturen iturriak zeintzuk diren azaldu zizkigun animazio experimentalak egiteko orduan, adibidez Max Richterren musika edota Virginia Woolfen liburua. Musika eta soinua ezinbestekoak dira eta gaur egun Pariseko, Ircam-eko musikari profesionalekin elkarlanean dihardu.

Hirugarrena Octavio Pardo izan zen, Ashlerreko tipografo eta  diseinatzaile grafikoa. Adibide askoren artean Rage Against The Machine entzuten zebilela sortu zuen Sutturah erakutsi zigun eta musikak nolako eragina daukan amaierako diseinuan azaldu zigun. Gogoko dituen bi diseinatzaileren bi liburu ere gomendatu zizkigun: Stefan Sagmeisterren Made You Look eta Bob Gillen  Forget All The Rules About Graphic Design.

Iruñeak geldiegona daukan eta hazten doan komunitate bat dauka kreatibitatearekin lotutako profesionale ekintzaileen ostatuta. Horregatik EDIE berriz ere eta hiri honekin kontaktuan jartzeko prest dago.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)