Basque Design Industries, Bilbo 2017ko urriaren 5ean

Datorren urriaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian “EIDE Basque Desgn Industries. Euskal diseinuaren ekosistema bateratz”  ekitaldia izango dugu. Honekin BASQUE DESIGN INDUSTRIES-en lehenengo fasea zarratu nahi dugu Euskadiko eta Nafarroako unibertsitateekin eta hainbat erreferentzia desberdinako enpresekin urtebetez lanean ibili ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzaz lehehengo fasean. Gainera  Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren laguntza ere izan dugu, Bizakaia Sortzailea Programa 2016 eta beste proiektu batzuen bidez.

Diseinua Euskadin “kontaketa” landu ostean, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondagron Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin egiaztatu eta gero, lau bilera eduki genituen eta bi egunez elkartu ginen Euskadiko hamar enpresa erreferenterenteren ordezkariekin —Cecilia de Acharekin (ABB Niessen), Mikel Arangurenekin (Arteche), Iñigo Gutiérrezekin (Baqué), Laurent Nevejansekin (Bellota), Gari Telleriarekin (Irizar), Maider Hormazarekin (Kaiku), Ibon Mirandarekin (Maier), Mikel Maiztegirekin (ONA), Jon Fernándezekin (Orbea) y Jokin Umerezekin (Ternua)— hauen diseinuaren sektoreari buruzko iritzia jakiteko: nola sartzen duten diseinua estrategietan eta enpresako prozesuetan, nolako harremana daukaten tokian tokiko diseinu zerbitzuen kontsultariekin eta nola sortu daitekeen diseinuari lotutako eragileen sare bat Euskadin (enpresen profesionalen, heziketa zentroen, inbestigazio zentroen, erakundeen  etab.-en sare bat)  euskal diseinuaren posizionamenduan  eta berrikuntzan eta industrien lehiakortasunean lagun dezan.

Paraleloki gure erakunde kideen, nazionalen eta internazionalen, ikerlan neketsu bat gauzatzen joan da. Ezparru internazionalean lanean ibili gara esperientziak ezagutzeko eta gure enpresentzako eta sektore sortzailearentzako atzerriko merkatuetan aukerak aurkitzeko. Dutch Design Week 2016- an egon ginean eta  orain dela gutxi Txinara ere egin genuen bidaia Guangzhoura, Shenzhenera eta Hong Kongera beti ere hango profesionalekin, erakundeekin edota elkarteekin bilerak izaten.

Industria eta zerbitzuen enpresek, unibertsitateek, diseinuaren goi-mailako eskolek, profesionalek, sektore organizatzaileek  eta tokian tokiko erakundeek urriaren 5eko ekitaldian parte hartzea nahiko genuke. Ekitaldi honen helburua laguntzaileekin lan oso hau banatzea eta egiaztatzea da. Baiata euskal diseinuaren ekosistema bat sortzeko estrategia dinamizatzaile bat bilatzea ere, diseinu grafikoan eta digitalean, produktuetan, ezpazioan, zerbitzuetan ez ezik diseinu estrategikoan ere zentratua dagoen estrategia bat. Azkenik, EIDE-k prozesu honetan izan beharko lukeen papela zein den zehazteko helburua dute.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)