ADENNA – Diseinugileen Aliantza


Pasa den Ekainaren 29an, World Industrial Design Day, Hendaian gure Akitania Berriko la Fédération des Designers en Nouvell-Aquitaine (FDNA)- ko kideekin kolaborazio-hitzarmen bateko protokolozko sinadura ospatu genuen. Bi elkarteok, helburu komun bat daukagu: tresna estrategiko bezala, diseinua Euroeskualdeko eremuan bultzatzea eta helburu hau elkarrekin bete nahi dugu.

ADENNA lankidetza profesionaleko ekimen bat da, bi elkarteok (EIDE-k eta FDNA-k) bultzatuta eta Bihartean Mugaz Bestaldeko Bazkundearen eta Euskadiko, Nafarroako eta Aquitania Berriko gobernuek lagunduta.  Euroeskualdeko empresen konpetitibitatea eta berrikuntza sustatzeko helburuaz sortua. Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko diseinatzaileen nazioarteko proiekzioa erraztea lortu nahi duen eta proiektu berriak eta mugaren bi aldeetako diseinuaren sektoreko kolaborazio esparruak bultzatzea helburu duen ekimen berritzailea da.

EIDE-ko eta FDNA-ko ordezkarien artean, azken urtean zehar lan-bilera ugariren ondoren,  ekainaren 29ko arratsaldean kolaborazio hitzarmenaren sinaduraren ekitaldia eta Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko Diseinatzaileen Ituna (ADENNA) ospatu ziren. Izaskun Goñik, Politika Ekonomiako, Enpresa arloko eta  eta Nafarroako Gobernuko Lanaren Zuzendari Nagusiak berak adierazi zuen legez, proiektu hau Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko Batzordeak onartua izan da.

Ekitaldian —non hiru gobernu eskualdeetako ordeazkarien eta Hendaiako Udalaren esku-hartzea egon zen — gure erakundeko presidenteak, Jon Abad-ek, Fédération des Designers en Nouvelle-Aquitaine (FDNA)-ko presidenteak, Serge Glintzboeckelek eta Bihartean-eko ardunadun den Olga Irastorzak parte hartu zuten.

Juardunaldia goizean burutu zen. Hiru eskualdeetako ordezkariek  2017-an garatu nahi diren lehenego bi proiektu bateratu definitzen saiatu ziren workshop baten bidez: Diseinuaren Tresnen Kit-a eta Diseinua eta ekonomia soziala – Design Tour. Azken honetaratako gainera Curro Claret diseinatzaile industrialaren  partaidetza ere izan zuten. Arratsaldeko jardunaldia Diseinu eta Berrikuntza Irekiari buruzko konferentzia desberdinekin burutu zen. Horretarako, gure kide den Adrián Larriparen (BigD) esku-hartzea izan genuen baita aurretik aipatutako bi proiektuetako ordezkariena, Laurence Dupetitena, Akitania Berriko Batzordeko diseinu planaren zuzendariarena, Manuel de Lararena, Ocean Living Lab-eko zuzendariarena , honek gonbidatu zituen Pierre Merigaudenarena (Autonom’Lab) eta Virginie Rosarenarena ( Sport Contrôle) bakoitzak euren esperientziak konta zitzaten.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)